ORDUÑA (Azaroaren 7tik 9ra)
Aurten ORDUÑARA joan gara kolonietan. Hiru egun pasatu ditugu bertan eta gauza pilo ikasteaz gain, primeran pasatu dugu.
Lehenengo egunean, gelak eta oheak banatu ondoren, tailerrak egiten hasi ginen. Bertako tailerrak oso bereziak dira. Etxeko ingurunea oso naturala da eta Sestaon ez ditugun gauzez inguraturik dago: basoa, korta, animaliak, harkaitzak ....
Gure gaia historia izan da. Oka joko erraldoiak, deborazko tunelak, pista jolasak, baserri eta hiriaren maketek, labar margoek, horma-irudiek, bideo filmek eta mendiko ibilaldiek balio izan zuten historia aroak ikasteko. Antzerki batzuk prestatu genituen, eta monitoreak guk ikasteko antzerki pilo prestatuta zeuzkaten.
Gainera, jolastordua oso dibertigarria izan da. Futbolean, futbolinetan, zibuetan, pingponean .... eman dugun denbora oso atsegina izan da.
Jantokian ere ez dugu txarto pasatu. Janaria gustatu zaigu eta amaieran, gu arduratu gara mahaia jasotzen eta garbitzen, txandaka.
Eta gauak izan dira...!! Oheratu eta gero, hamaikak arte ...A, zer nolako barreak ohean!! Andereñoak haserre, noski. Baina gero, lo egin dugu zintzo-zintzo.
Ez dugu ahaztuko ORDUÑAKO koloniak!!!!!!
No hay comentarios:
Publicar un comentario