Mostrando las entradas con la etiqueta TXANGOA/EXCURSION. Mostrar todas las entradas
Mostrando las entradas con la etiqueta TXANGOA/EXCURSION. Mostrar todas las entradas

20/6/16

3. ZIKLOKO TXANGOA : ZIENTZIA MUSEOA

Eureka Zientzia Museoan egon gara, Donostiako Miramongo Parke Teknologikoan dago, ingurune natural ikusgarrian, eta museo interaktiboa da. Izan ere, informazioa modu erakargarrian aurkezten du eta komunikazio-estilo berria du, objektuen maneiuan eta esperimentuetan oinarritua. Oso ondo pasatu dugu eta oso esperientzia polita izan da!!

17/6/16

1. ZIKLOKO TXANGOA: ENKARTERRIETAKO MUSEOA


 Aste honetan 1. ziklokoak Enkarterrietako museora joan gara. Oso ekintza ezberdinak egin ditugu : Ipuin batean sartu gara , munstroak sortu ditugu eta herri kirolak ere egin ditugu.Oso esperientzia polita izan da! Gero, Sopuertako zelai batera bazkaltzera eta jolastera joan gara.

17/12/10

KUETO OLENTZERO

Urtero legez PIN era joango gara. Como siempre tras haber hecho el Olentzero para mandarlo al PIN vamos a ir a verlo el lunes. Pasaremos un buen rato y volveremos hacia las cuatro y media todos contentos.
No pierdas de vista a nuestro Olentzero. Hazte una foto y nos la mandas!!!!!!!.

18/10/09

Goazen kolonietara

Gure Ermintxu urtero oporretara joaten da eta aurten Txinatik etorri da aurreko bideoan ikusi dituzuen gauza pilo horiekin.
Guk ere gure urteroko bidaia prestatu dugu: koloniak.
Hirugarren zikoko 6. mailako ikasleak kolonietara joango gara goiz.
Behar izango ditugun paper guztiak prestatu ditugu: joateko baimena, botikak hartzekoa, norberaren informazio guztia zerbait gertatzen bada nora jotzea jakiteko, ordainketa ziurtagiria, medikuaren txartela eta txertoarena,…
Eta, tailerrentzako eta gelan egoteko han eratuko diren taldeak eginda daude.
Autobusak, urriaren 19 an, astelehenean, gure bila etorriko da. 9 ak eta hamabostean puntu puntuan ez da egongo baina gu bai.
Gu 9 an puntu puntuan egongo gara patioan Orduñara joateko irrikan gaudelako.
Asteazkenean bueltatuko gara.
Orduñatik jan ondoren abiatuko gara berriro Sestaora.
4 retan autobusak hartuko gaitu eta 5 tetarako Kueto Eskolan egongo gara.

Ondo pasatu dugulakoan agurtzen zaituztegu eta zelan pasatu dugun kontatuko dizuegula agintzen dizuegu.
Gero arte.
Ondo pasa zuek ere.

11/6/09

5 URTE - 5 AÑOS : OÑATI

Aurten 5 urtekoen gelakoak Haur Hezkuntzari agur esateko Oñatiko natura eskolara joan gara. Han primeran pasatu dugu abereak ikusten. Baina ez da egin dugun gauza bakarra. Horretaz gain, erlezaintzari buruz asko ikasteko aukera izan dugu eta tailerretan ogia eta kandelak egin ditugu. Asko ikasi dugu, beraz... lehen hezkuntza... prestatu zaitez... bagoaz!! Eta, haur hezkuntzari... agur eta muxu bat!

Este año los niños y niñas de las aulas de 5 años hemos ido a Oñati para celebrar que terminamos educación infantil. Lo hemos pasado muy bien viendo animales. Pero éso no es lo único que hemos hecho. Además hemos aprendido muchas cosas sobre la apicultura y en los talleres hemos hecho velas y pan. Hemos aprendido mucho, así que... Primaria... prepárate... que hayá vamos!!! Y a Educación Infantil... agur eta muxu bat!


9/6/09

4 URTE - 4 AÑOS : BASONDO

Aurten, ikasturte nekagarriari agurra emateko Basondora joan gara. Bertan, Euskal Herriko animalia basati eta etxabereak ikusi ditugu. A zenbat gustatu zaizkigun! Paseo luzea bukatu ondoren goseak jota geundenez bokatak jan ditugu lagunen artean eta Sestaora bueltatu aurretik kolunpio zoragarri batzuetan jolasteko aukera ere izan dugu. Oso egun dibertigarria pasatu dugu!Este año, como despedida a un duro curso nos hemos ido a Basondo. Allí hemos podido ver animales de Euskal Herria, tanto los que viven en el bosque como los que viven en los caseríos. ¡Nos han encantado! Después del largo paseo estábamos muertos de hambre así que hemos comido los bocatas entre amigos. Y además, antes de volver a Sestao, hemos tenido tiempo de jugar en unos columpios super chulos. ¡Ha sido un día muy divertido!