Gure Ermintxu urtero oporretara joaten da eta aurten Txinatik etorri da aurreko bideoan ikusi dituzuen gauza pilo horiekin.
Guk ere gure urteroko bidaia prestatu dugu: koloniak.
Hirugarren zikoko 6. mailako ikasleak kolonietara joango gara goiz.
Behar izango ditugun paper guztiak prestatu ditugu: joateko baimena, botikak hartzekoa, norberaren informazio guztia zerbait gertatzen bada nora jotzea jakiteko, ordainketa ziurtagiria, medikuaren txartela eta txertoarena,…
Eta, tailerrentzako eta gelan egoteko han eratuko diren taldeak eginda daude.
Autobusak, urriaren 19 an, astelehenean, gure bila etorriko da. 9 ak eta hamabostean puntu puntuan ez da egongo baina gu bai.
Gu 9 an puntu puntuan egongo gara patioan Orduñara joateko irrikan gaudelako.
Asteazkenean bueltatuko gara.
Orduñatik jan ondoren abiatuko gara berriro Sestaora.
4 retan autobusak hartuko gaitu eta 5 tetarako Kueto Eskolan egongo gara.
Ondo pasatu dugulakoan agurtzen zaituztegu eta zelan pasatu dugun kontatuko dizuegula agintzen dizuegu.
Gero arte.
Ondo pasa zuek ere.
18/10/09
Goazen kolonietara
Etiquetas:
6.D - 6.E,
ACTIVIDADES/JARDUERAK,
ACTIVIDADES/JARDUERAK EUSKERA,
ESKOLAZ KANPOKO,
HISTORIA,
ingurune,
koloniak,
kueto,
orduña,
TXANGOA/EXCURSION
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario