22/2/08
21/2/08
Gorbeiara joango gara
Datorren asteartean 6.mailko guztiak Gorbeiara joango gara. Han ikusiko ditugu gure paisai eta gure historiarekin zerikusirik d¡tuen pilo bat ezauerak. Asko ikasiko dugu eta oso ondo pasatuko dugu. Hori espero dugu!!!!!!!
12/2/08
Inauteriak Sestaon
Ostiralean inauteriak heldu dira Sestaora eta haiekin batera Kueto eskolan mozorratu gara, ziklo bakoitzak ipuin baten pertsonaia aukeratu du eta mozorroa egin dugu ilusioz beterik. Gure ziklokook ( lehenengo zikloa ) ur tantatxoz mozorratu gara eta Sestaoko kaletik joan gara gora eta behera musikarekin batera poz-pozik. Kalejiran oso ondo pasatu dugu eta jende askok agurtu gaitu baita Sestaoko alkateak ere.
Ikastetxera itzuli ondoren bapo jarri gara gurasoek egindako txokolatearekin eta guztiz.
Hori egun polita!
Ikastetxera itzuli ondoren bapo jarri gara gurasoek egindako txokolatearekin eta guztiz.
Hori egun polita!
IPUINETAKO PERTSONAIEN INAUTERIAK
Aurten kolorez eta ipuinetako pertsonaiez jositako inauteriak ospatu ditugu.
Bostgarren mailako neska-mutilak, txaleko, begi-txaplata, ezpata, ... eta loroa lepoan, piraten filme batetik ateratako pertsonaiak ziruditen. Buruhezurra erdian zuela bandera ere ez zitzaien falta!

Eta azkenik, nagusienak. Patioan agertu zirenean, a zer nolako beldurra! Munstroak ziren gehienak. Beste batzuk, beraiek prestatutako antzerkiaren pertsonaiaz mozorratu ziren, mota ezberdinetako jantzi eta osagarriak erakutsiz.
Eta azkenik, nagusienak. Patioan agertu zirenean, a zer nolako beldurra! Munstroak ziren gehienak. Beste batzuk, beraiek prestatutako antzerkiaren pertsonaiaz mozorratu ziren, mota ezberdinetako jantzi eta osagarriak erakutsiz.
..
Egun polita pasatu genuena, benetan! Eguraldia laguna izan genuen eta eskola osoak parte hartu zuen. Taldeetako argazkiak atera ondoren, patio ingurutik desfilatu ginen kanta eta dantza. Gero, herritik kalejira bat egin genuen eta herri osoak gu ikusteko aukera izan zuen. Oso ondo antolatuta egon zen eta denok, nahiz eta gozez eta nekatuta, poz-pozik itzuli ginen eskolara. Bertan, amek prestatutako txokolatea hartu genuen bizkotxoekin eta merezitako atsedenaldia izan genuen.
A! oso ondo zaindu genuen gure mozorroa eta, azkenean, gehienok saria jaso genuen.
Etiquetas:
ACTIVIDADES/JARDUERAK
5/2/08
Suscribirse a:
Entradas (Atom)