12/2/08

IPUINETAKO PERTSONAIEN INAUTERIAK


Aurten kolorez eta ipuinetako pertsonaiez jositako inauteriak ospatu ditugu.

Eskolako ume txikienak dalmataz mozorratu ziren. Ezin politagoak zeuden zuriz eta mantxaz beterik jantzita!

Lehenengo zikloko umeak euri tantak bihurtu ziren, patioa eta herriko kaleak "Gotiz" bete zituztelarik.


Bigarren ziklokoek kolorea eman zioten festari. Ostadarraren iratxoak izan ziren eta beren sioneko koloretsu eta hego alai eta ederrekin ikusgarriak ageri ziren.



Bostgarren mailako neska-mutilak, txaleko, begi-txaplata, ezpata, ... eta loroa lepoan, piraten filme batetik ateratako pertsonaiak ziruditen. Buruhezurra erdian zuela bandera ere ez zitzaien falta!


Eta azkenik, nagusienak. Patioan agertu zirenean, a zer nolako beldurra! Munstroak ziren gehienak. Beste batzuk, beraiek prestatutako antzerkiaren pertsonaiaz mozorratu ziren, mota ezberdinetako jantzi eta osagarriak erakutsiz.
..
Egun polita pasatu genuena, benetan! Eguraldia laguna izan genuen eta eskola osoak parte hartu zuen. Taldeetako argazkiak atera ondoren, patio ingurutik desfilatu ginen kanta eta dantza. Gero, herritik kalejira bat egin genuen eta herri osoak gu ikusteko aukera izan zuen. Oso ondo antolatuta egon zen eta denok, nahiz eta gozez eta nekatuta, poz-pozik itzuli ginen eskolara. Bertan, amek prestatutako txokolatea hartu genuen bizkotxoekin eta merezitako atsedenaldia izan genuen.
A! oso ondo zaindu genuen gure mozorroa eta, azkenean, gehienok saria jaso genuen.

No hay comentarios: