Pasa den ostegunean patioan bildu ginen 6. mailako ikasleei agurra egiteko. Oso jaialdi polita geratu zen. Eguzkia izan genuen ikusle eta Ermintxu ere gurekin egon zen.
Lehenago, ikasturte honetako txapelketan beren gorputz eta arima aritu ondoren, eskolako kirolari txapeldunek dominak jaso zituzten.
Gero, talde batzuetako ikasleek, kurtsoan zehar prestaturiko dantzak eskaini zizkiguten.
Eta, azkenik, gure ikasle nagusiei, maitasunez, oparitxo bana eta gure agur beroena eskaini genien.
EZ AHAZTU KUETO. ZUEN ETXEA DA!
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario