skip to main |
skip to sidebar
PULCINELLA
Jarraian Pulcinella,commedia dell´arte delakoko pertsonaia dibertigarrienaren istorioa kontatuko dizuegu.
Orain
dela urte asko, Napolin, merkatariek, antzerkiko aktoreek eta
malabaristek euren aurpegiak estaltzen zituzten maskarekin eta jantzi
koloretsuekin, kalean aritzen zirenean.Bakoitzak pertsonaia ospetsu
batena egiten zuen.Antzerki mota honi Commedia dell’arte deitu
zitzaion, eta hain handia izan zen haren arrakasta, ezen mundu
guztitik hedatu baitzen.
Istorio
honen pertsonaia funtsezkoena sudur luzeko gizabanako arrotza da,
nahiko itsusia dena.Bai aurretik bai atzetik konkorduna den
pertsonaia barregarria da.Asko gustatzen zaio bakarrik dantza egitea,
edonorekin eztabaidatzea eta lagunekin jatea:dantza egiten,
eztabaidatzen eta jaten ez dauka mugarik.Pulcinella da (Espainian,
Polichinela gisa itzultzen da). Istorioa hasten da Pulcinella bere
biolin zaharra atera eta berak baino ez dakien moduan berau jotzen eta
dantza egiten hasten denean.
No hay comentarios:
Publicar un comentario