Mostrando las entradas con la etiqueta 3.A ACTIVIDADES/JARDUERAK. Mostrar todas las entradas
Mostrando las entradas con la etiqueta 3.A ACTIVIDADES/JARDUERAK. Mostrar todas las entradas

19/6/18

SESTAO HERRIA EZAGUTZEN

Aurten, Herria eta Hiria proiektuan, LH 3. mailakoak Sestao sakonago ezagutzeko aukera izan dugu. 3Ekoak ekintza nagusi bi eroan duguz aurrera danon artean. 
Alde batetik Mirenen laguntzaz Sestaoko amoma Marisa etorri da gelara gure antzinako dudak azaltzen. Ederto batean pasatu genuen galderak egiten, bere txikitako eta sestao zaharreko argazkiak ikusten eta historiak entzuten.
Bestalde, Sestaoko mapa landu, gure etxeak non dauden markatu eta herriko leku garrantzitsuenak seinalizatu ditugu.
Amaitzeko gure herria sortu dugu maketa baten bitartez, eskura genituen material erreziklatuekin.
https://photos.app.goo.gl/yD6TkF4bcx2N3891A

3/6/18

GOSARI DIBERTIGARRIAK

Aurtengo ikasturtean ere,LH3. mailako ikasle-irakasleok,  egun bitaz, gosari eder batzuez disfrutatu dogu. Gelako Irakasleekaz batera, gure gosariak egin doguz. Ezin izan doguz ekintza bi hauek aurrera eroan gure CHEF bereziak barik. Eskerrak emon gura doguz LHko 3.mailako danan partez, ezkatzeko zuzendaria, Ritxi eta bere ikasle danei. Baita lanbide heziketako danei hain ondo pasa izana euren laguntzaz izan dalako. 
Datorren urtean ere gu prest gaude joateko!!!

26/5/16

XXII. ESKULAN AZOKA SOLIDARIOA

Gaur Kueto eskolan  XXII. "Eskulan Azoka Solidarioa" ospatu dugu.
Beti bezala heziketa komunitate osoak parte hartu du  eta oso giro alaia izan dugu.
 Gure umeak hezitzeko ildo beretik guztiok joaten garela aipagarria da.
Eskertzekoa da gure ikasle ohiak eta eskolako ikasleek eskaintzen  duten laguntza.
Haien lanarik gabe  antolakuntza osoa aurrera eramatea ez zen posiblea izango.
Hau da benetan SOLIDARIDADEA !!!!!!

20/5/16

GOSARI DIBERTIGARRIAK

3.Mailakoak gosari dibertigarriak egitera joan gara CIP era ... Beti bezala primeran pasatu dugu izugarrizko gailetak , cake pops, eta bizkotxoak egiten. Eskolara  zuek dastatzeko ekarri ditugu ...Ze  gozoak!!!!