Fotokopia guztiak dagozkien jatorrizko dokumentuekin Ikastetxean baieztatu behar izango dira.
BEHARREZKO DOKUMENTUAK
Argazki pare bat.
Ikasleari dagokion Familia Liburuko orriaren fotokopia.
Aita/Amari dagokion Familia Liburuko orriaren fotokopia edo Lege-Tutorea izatearen ziurtagiria.
Aita, Ama edo Lege-Tutorearen NANaren fotokopia (Atzerritarren kasuan AIZ).
Familia helbidearen udalak luzatutako erroldagiria (ikaslearena eta aita/ama/lege-tutorearena).
Hezkuntzako Premia Berezietako Galdetegia (premia berezietako ikasleak edo aurretik eskolatu gabekoak).
BAREMAZIORAKO BESTE DOKUMENTUAK
Familia Urteko Errenta.
Zinpeko Aitortza eta Foru Aldundietako Ogasun Departamentuari datuak eskatzeko baimena.
Ikastetxea eta helbidea Lurralde desberdinetan egotekotan, 2006ko Errenta Aitorpenaren Deklarazioa.
Ikaslearen adin txikiko anai-arreba dagozkien Familia Liburuko orrien fotokopiak.
Bizi lekuaren hurbiltasuna.
Familia helbidearen Udalak luzatutako erroldagiria (beharrezko dokumentuetan markatuta egon behar da)
Aita /Ama /lLege-Tutorearen Lantegiko helbidearen agiria.
Ikastetxean ikasten edo lan egiten duten senideak egotea.
Anai-arrebaren batek eskatutako ikastetxe berean ikasten duela ziurtatzen duen agiria.
Aitak, Amak edo Lege-Tutoreak eskatutako ikastetxean bertan lan egiten duela ziurtatzen duen agiria.
Beste irizpideak.
Kide Ugariko Familia izatearen ziurtagiria.
Ikaslearen elbarritasunaren ziurtagiria.
Ikaslearen aita, ama, lege-tutorea edo anai-arrebaren elbarritasunaren ziurtagiria.
Eskatutako Ikastetxearen bazkide kooperatibista izatearen ziurtagiria.
Ikastetxeko Eskola Kontseiluak edo Ordezkaritza Organo Gorenak erabakitako egoerak (adierazi zeintzuk).
.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario