IKASTETXEAN IZENA EMATEKO ESKABIDEA
Haur eta Lehen Hezkuntza 2008-09 ikasturtea
FAMILIENTZAKO INFORMAZIOA
Eskaera hau egin beharko dute, batetik, 2 urteko gelan sartu nahi duten ikasle guztiek eta, bestetik, lehen aldiz ikastetxe batean Haur Hezkuntzako 2. zikloan, Lehen Hezkuntzan eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan sartu nahi dutenek eta baita eskolatuta egonik ikastetxea aldatu nahi edo behar duten ikasleek.
Aipatutako etapetan orain ikastetxean matrikulatuta dauden ikasleek ez dute onarpen eskabiderik bete beharko ikastetxe berean maila eta etapa desberdinetan ikasketak jarraitzeko, 2 urteko gelara sartzeko izan ezik.
Eskabide bakar bat entregatu ikaslea eskolatu nahi den ikastetxean.
Eskabide bat baino gehiago entregatzen baduzu, egokitu dakizukeen ikastetxea hautatzeko eskubideak galduko zenituzke eta Hezkuntza Lurralde Ordezkaritzak eskolatuko du, gainerako eskatzaileei plaza libreak dituen ikastetxean plaza esleitu ondoren.
Eskabidea maila eta ikastetxe bakarrari dagokio. Hizkuntza-eredu bat baino gehiago eskaintzen dituzten ikastetxeetan, eredu bat baino gehiago eskatu ahal izango da, eskabide inprimakian lehentasun ordena adieraziz (1, 2, 3). Eskatutako ikastetxean plazarik ez lortzekotan, beste bi ikastetxe gehiago eskatu ahal izango dira.
Eskabideari dagozkion izapide guztiak eskatutako ikastetxean gauzatuko dira.
Ezarritako epean aurkeztutako eskabide guztiak onartuak eta baldintza beretan bideratuak izango dira, aurkeztutako data kontuan hartu gabe.
Ikastetxeak eskaintzen ez dituen hizkuntza-ereduak bakarrik eskatzen diren kasuetan, eskabideak Lurralde
Ordezkaritzara igorriko dira, honek bidera ditzan eta beraz ez dira ikastetxe horretako zerrendetan agertuko.
Ikasleak onartzeko urteko epearen barruan, nahi den ikastetxea eskatu daiteke, publikoa zein itunpekoa. Ikastetxe baten aurkeztutako eskabideak baino plaza libre gehiago balego, eskabide guztiak onartuak izango lirateke. Ikastetxe baten plaza libreak baino eskabide gehiago balego, epe barruan jasotako eskabide guztiak barematuak izan beharko dira.
Eskatutako ikastetxean plaza lortzen ez duten ikasleen eskabideak, Ordezkaritzara igorriko dira, ikasleok, ahal izanez gero, 2. edo 3. lekuan adierazitako ikastetxe eta ereduetan eskolatuak izan daitezen, hau da, ikastetxe horietan plaza librerik balego l. lekuan eskatu dutenak onartu eta gero.
EGUTEGIA
Eskabideak entregatzeko epea:
2008ko martxoaren 31tik apirilaren 11ra
Eskatzaileen zerrendak argitaratzea:
2008ko apirilaren 11n
Behin-behineko zerrendak argitaratzea:
2008ko apirilaren 25ean
Erreklamazioak behin-behineko zerrendei:
2008ko maiatzaren 7 arte
(Ikastetxeko Eskola Kontseilua edo OOGri)
Behin betiko zerrendak argitaratzea:
2008ko maiatzaren l4an
Erreklamazioak behin betiko zerrendei:
2008ko maiatzaren 26 arte
(Hezkuntzako Lurralde Ordezkariari)
ARABAKO HEZKUNTZA ORDEZKARITZA
San Prudencio 18; 0 l 0 07
VITORIA.GASTEIZ ‘tf’ 945 01 72 28
BIZKAIKO HEZKUNTZA ORDEZKARITZA
Gran Via, 85; 48 011
BILBAO 'tf' 944031100
GIPUZKOAKO HEZKUNTZA ORDEZKARITZA
Andía, 13; 20004
DONOSTIA-SAN SEBASTIAN 'tf' 943 02 28 54
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario