30/3/09

KORRIKA 16


ONGI ETORRI, LAGUN!!

Rami hasi zen Afrikan eta Andoni Gernikan
Maddalen berriz Sohütan Evaristo Amerikan
euskara herrian doa Euskal Herria korrikan

euskara herrian doa mundu bat euskal herritan

Mikel oinez gehienetan Pepe eta Elvira trenetan
Mohamed lanetik bueltan eta Nekane bizikletan
mundu bat doa korrika hizkuntzaren bideetan
mundu bat doa korrika euskararen herrietan

Karriketan korrikan korrika karriketan
doa euskara... uhoo karriketan korrika

korrika karriketan doa mundua... uhoo

Karriketan korrika korrika karriketan
doa euskara... uhoo karriketan korrika
korrika karriketan doa mundua... uhoo

Ongi etorri Aitor galdu zuen ta bila dator
ongi etorri Sarai heldu arren korrika darrai


Kantatu dezagun Ongi etorri lagun!
Euskara herrira Zure herrira zatozena!!

Orain euskara da soa euskaraz doa pausoa
euskara da itsasoa zerua lurra auzoa
euskara herrian dago euskaraz mundu osoa
euskara herrian dago euskaraz mundu osoa

Karriketan korrika korrika karriketan
doa Euskara... uhoo karriketan korrika
korrika karriketan doa Mundua... uhoo

Karriketan korrika korrika karriketan
doa Euskara... uhoo karriketan korrika
korrika karriketan doa mundua... uhoo

Bidaia zugan bada eta bidea zeu bazara
mundua da euskara zatoz mundu bat Korrikara


Kantatu dezagun Ongi etorri lagun!
Euskara herrira Zure herrira zatozena!!



No hay comentarios: