17/10/07

HABITAT EGUNA

Eskolako Agenda 21eko lanari berriro ekiten diogu. Aurten ospakizun batekin hasi gara, hain zuzen ere “HABITAT EGUNA”.
Hemendik aurrera urriaren 2an , habitat egunean Eskolako Agenda 21eko eguna ospatuko da. Aurten gure herriko ikastetxe guztiek urriaren 9an ospatzea erabaki dugu

Egin ditugun ekintzen artean hurrengo hauek aipatu nahi ditugu:
CEIDA-k umeentzako bidalitako gutuna irakurri.
“Maizterraren gutuna” power point-a gela guztietan ikusi.
Ikusi ondoren arazoak eta irtenbideak ateratzen saiatu.
Ikasle eta irakasle guztiek “Hitzarmena” sinatu.
Hitzarmenak puntu hauek ditu:
A) Urari erabilera egokia eman
B) Paperari erabilera egokia eman
C) Pasabideetako txoko berdeak mantendu eta
errespetatu
D) Komunetan erabilera egokia mantendu
E) Argia eta berogailuaren erabilpena kontrolatu
F) Gelako lan egiteko giroaz arduratu


Herriko koordinatzaileek erabaki genuen ekintza berezi moduan, lazo berdea ipintzea ( habitat-en ikurra).

Balorapena

Oso balorapen ona eta positiboa egin dugu , ikasle guztiek interes handiarekin parte hartu dutelako.

No hay comentarios: