20/1/16

KUETO ORTUA

Ortuan bisita egiten

2 comentarios:

Kueto Eskola dijo...

Dagoeneko amaituta eskosistemak arakatzen proiektua!!!. Hau esperientzia polita eta aberatsa benetan!!.Hasieran nire ume gehienek ez zekiten zer zen power point bat, ez internetetik informazioa ateratzen, ez kopiatzen ezta itsasten ere. Baina benetan harrituta geratu naiz motibazioa dela medio zein ondo eta arin ikasi duten eta euskeraz idazten eta ikasten inoiz baino gehiago saiatu diren. Hemen dago "ikasten ikasi" eta hainbat konpetentzia. Hau da bidea, umeak haien irakaskuntzaren protagonistak izatea. Errepikatzeko benetan. Hori bai, ezin dugu ahaztu gaur egungo umeak teknologikoak direla eta teknologiak eskaintzen dituen baliabideak ikasi eta aprobetxatu behar dituztela, hau da etorkizuna.

Kueto Eskola dijo...

Ekosistemak lantzeko Power point bat egitea proposatu genien ikasleei eta oso esperientzia ona izan da guztientzat. Lan honekin batera gauza asko landu ditugu: taldeko lana, bakoitzaren ardura eta garrantzia talde barruan, teknologia aldetik hainbat gauza ikasi dituzte ( informazioa bilatu interneten, diapositibak sortu aukeratutako informazioarekin, aurkezpenaren trantsizioak sortu, e.a) . Guzti hori dela eta, hemendik aurrera, honelako esperientziak proposatuko dizkiegu gure ikasleei guztiz motibagarriak dira eta.